XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geroxeago, 1838ko abuztuan, garbiro adierazi zuen Aldizkarian argitaraturiko artikulu batek zein zen hark bete beharreko helburua eta, horrenbestez, guztiz debekaturik zeudela alderdi politikoen iritziei bide egingo zieten artikuluak.

Beraz, edukin ideologiko eta politiko handiena zuten artikuluei opaturiko aldizkari-atala kentzeko arrazoiak hertsiki lotzen ziren gobernuko agintariek albiste-mota horien argitalpenaren aurrean erakutsi zuten jokabidearekin.

Ikusi dugun bezala, Madrilen behin eta berriro ari ziren iritzi-artikuluak murriztu beharra aldarrikatzen, molde horretako argudio subjektiborik plazara ez zedin.

Ez dirudi gipuzkoarrek gerraren emanari, probintziako egoerari eta haren instituzio tradizionalei buruz idatzi zituzten artikuluak halabeharrez desagertu zirenik, Bakea eta Foruak lema entzuten hasi zen unean galdu baitzen hain zuzen ere atal hura.

Izan ere, lema hura ez zen batere urrun Aldizkarian azaldu ziren iritzietatik eta, aldiz, halako anbiguetateaz jaso zuen Gobernuak eta haren aurka jo zuten biziro liberal progresistenek.